XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Unibersidadean Irakasletza eskeñi zioten.

Eskeintza onartu ere bai, baiño Gazteizko buruzagiei itzemana bait zegoen, ezezkoa eman zien: Oraindik Bayonan nengoela, Manilako Santo Tomas Unibersidadean Irakasletza eskeñi zidaten.

Asieran baietz, baiño denbora gutxirako esan nien: Gotzaiak baimenak eman zizkidan, baiño, gelditzea erabaki nuen, bereala itzultzeko aginduko bait zidaten bear bada Gazteiztik.

Francian gelditzea erabaki zuen ezkero, etxe-bizitza bat antolatzea pentsatu zuen.

Belloc-en, Bayonako Seminarioan, eta D. Gorgonio Renteriaren ostatuan, D. Polikarpo Larrañagarekin egon ondoren, alditxo baterako, Anglete-en, Endara etxean jarri zan bizitzen.

Renteria jaun ori urrutiko itxasoetan, ontzi bateko kapitan bezela, ibilitakoa zan.

Endara etxe aundia zan eta zugazti bat zeukan aurrean.

Jakingarria da, Segura Kardenala, Errepublikak erbesteratu zuenean, nere osabaren gela berean bizi izan zala.

Baiño Endara-n politiko buru geitxo zebillela, oartu zan nere osaba ta beste txoko bat billatzea erabaki zuen.

Alaxe, Biarritzen artu zuen etxe-bizitza bat, bere illoba batekin batera.

Bizitzaren zuzenbidea 27, Avenue de la Marne 2ampdeg; (Casa A. Nouste), St. Charles parrokiatik oso gertu.

1938 urtean bi gertakizun garrantzitsu nabarmentzen dira nere osabaren bizitzan Laboratorio de Etnología y Eusko-Folklore Francian berpiztu zuela, Franciako museoen laguntzakin eta Copenhague-ko Congreso Internacional de Ciencias Antropológicas y Etnológicas-en laguntzakin: biltzarre ortan izlari bezela sartu zan.

Lenengo gertakizuna, Laboratorioaren berpiztea, nere osabaren etxean egindako billera baten ondorioa izan zan: an bildu ziran urte artako Apirillan D. Angel Apraiz, D. Isaac Lopez Mendizabal eta D. Francisco Javier Landaburu.

Erbestean anemenka zebiltzen jakintsuen artean, eusko-ikaskuntzak berritzea erabaki zan: ordu berean Instituto Americano Rockefeller-i laguntza eskatuaz egin nai ziran lanen egitaraua antolatu zan.

Nere osabak egin zituen lanak izan ezik, ez dakit zertan gelditu zan asmo bikain ura.

Nere osabak Laboratorio de Etonología y Eusko-Folklore-ren ekiñaldi berri bat asi zuen, illero liburuxka bat argitaratuaz.

Ipar-Euskalerriko erri ta mendietan etnografi eta prehistori-billaketak utzi gabe, eta oien jarraipena bezela, Francian, aipatutako Laboratorioa berriz eratzeari arretaz ekin zion.

Bere leenengo lanek 1933 urteko Irailla-Urrilakoek Euskotarren prehistoria ta Euskalerriaren oizko kultur-bereizgarriak aztertzen dituzte.